Estudioa osatzen dugunok gure lanarekiko konpromiso handia dugu, proiektu guztietan kalitate gorena lortzeko asmoz. Konpromiso horri sendo eusten diogu ideiaren sorreran, proiektuaren bilakaeran eta lanen zuzendaritzan, lanen amaierako izapide guztiak burutu arte.

Halaber, Estudioan ikerkuntza lan etengabea egiten dugu, gauzatze profesionalarekin zerikusia duten alor guztietan, bereziki diseinuan eta barne apainketan, material berrietan, energia eraginkortasunean eta iraunkortasunean; bestalde, fabrikatzaileekin eta teknikari instalatzaileekin harreman hurbila eta aldizkakoa dugu.

Etengabeko trebakuntzaz ere arduratzen gara. Zenbait alorretako espezializazio eta eguneratze ikastaroak egiten ditugu: ordenagailu bidezko marrazketa, egituren kalkulua, instalazioak, eraikuntzako materialak, aurrekontuen kontrola eta lanen kudeaketa, etab.

Etengabe kalitate profesional onenaren bila ibili izanak, lehiaketa askotarako aukeratuak suertatzea ekarri du. Hori dela eta, proiektu eta lan bereziak burutu ahal izan ditugu eta ondorioz, esperientzia pilatu dugu.

estudio

© 2018 Astigarraga y Lasarte Arquitectos | Pribatutasun-politika Lege-oharra | Webgunea: TGA+ASOCIADOS